Goizaldean itsasoak gainezka egin du Parolpean, eta kalteak eragin ditu Talaipe eta Kresala aurrean. Galtzadan inoiz baino zulo gehiago eragin ditu, eta dozenaka harri altxa eta sakabanatu ditu. Komun publikoetan ere kalte handia eragin du, olatuak barruraino sartu baitira. Talaipe jatetxe ohian ere sartu da ura, azpialdeko xafla lehertuta.
Itzurungo hondartzan ere gainezka egin du itsasoak, baina han ez du aparteko kalterik eragin, kantina pareko eskaileran baino ez.
Talaipe aurrera bakarrik ez; Inpernupetik ere sartu dira olatuak, eta arranplan ere gainezka egin du urak, itsasgorarekin.