Gaztetxoekin kalejira egingo du Zumai txarangak santelmotan

Baleike 2016ko otsailaren 9a

Azken urteotako santelmoetan, Zumai txarangak kalejira goiztiarrak egin ditu festetako igande goiz batean. Diana ibiltari baten moduan, herriko txaranga hau kalez kale ibili izan da bere musikarekin esnatzeko modu desberdina eskaintzen. 

Kalejirarako jende gaztea inguratu izan du eta aurten ere hala izatea nahi du. Aurtengo kalejira apirilaren 10ean izango da, 9:30etik aurrera. Ekitaldia prestatzeko entseguak otsailaren 15ean hasiko dira, 19:30ean, Ubillosen.

Instrumenturen bat jotzen duten gazteak animatu nahi ditu Zumai txarangak entseguetara agertu daitezen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide