Gasteiztarrarekin batera, Alberto Zerain eta Juanjo San Sebastian mendizaleak; Sebastian Alvaro, Al filo de lo imposible saioaren sortzailea eta iazko omendua, eta Joan Garrigos, Espainiako mendi eta eskaladako federazioko presidentea izan dira gurean, besteak beste.
"Denak ere aurrez izan dira Flysch Trailean, baina ez dute aukerarik izan leku hauek sakonean ezagutzeko", azaldu du zuzendaritzako kide Bosco Garitanok.
Zumaia, Getaria eta Geoparkea osatzen duten beste eremu batzuk ezagutzeaz gain, VIII. Zumaia Flysch Trail mendi maratoia diseinatzen lagundu dutela gaineratu du Garitanok, "ekimenari bultzada bat emateko eta antolakuntzan eta zenbait gestioetan kolaboratzeko".