'Rams (El valle de los carneros)' pelikula emango da bihar zine forumean

Baleike 2016ko otsailaren 10a

Ostarrena zine klubak Islandiako film bat aukeratu du biharko zine forum saiorako. Ostegun honetan, 22:00etatik aurrera, Rams (El valle de los carneros) pelikula emango da Aita Mari zinean. 

Grímur Hákonarson zinegileak zuzendu eta idatzitako pelikula honek Canneseko zinemaldian, Un certain regard atalean, eta Valladolidekoan, bietan, pelikula onenaren saria eskuratu zuen pasa den urtean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide