Ane Azkuek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketako herritarren saria

Baleike 2016ko otsailaren 10a

Ane Azkue da Inauterietako kartel lehiaketako herritarren sariaren irabazlea. Albiste honekin batera doan irudiarekin irabazi du saria: bi lagunentzako afaria Zumaiako jatetxe batean. 

Guztira 204 herritarrek parte hartu dute bozketan eta 84k aukeratu dute Ane Azkuek aurkeztutakoa 12 kartelen artean.

Inauteriekin lotuta, gogoan izan martxan dagoela oraindik Argazki Txokotik pasa ziren mozorroetatik onenak aukeratzeko bozketa. Internet bidez eman daiteke botoa otsailak 14 igande eguerdira arte hemen: http://baleike.eus/bereziak/inauterietako-argazki-txokoa-2016

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide