Kotxeen pasoa eragozteko loreontziak jarri dituzte bi plazen artean

Baleike 2016ko otsailaren 12a

Gurrutxaga eta Zuloaga plazen arteko bidea oinezkoentzakoa bihurtzeko asmoa hartu du Udal gobernuak. Aurretik zeuden piboteak kendu eta horien ordez, kotxeen pasoa eragozteko, burdinezko loreontziak jarri dituzte Etxegarai kalearen behealdean.

Plazak izango dituen aldaketekin lotuta, moilan, Zuloaga plazaren alboan zeuden hondakinen edukiontziak lekuz aldatu dituzte eta orain Erkibe etxearen hormaren alboan jarri dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide