EAJ-PNVko udal gobernuaren esanetan, erabaki honekin berrerabilpen bat eman nahi izan dio egurrari, "jasangarritasunaren alde egiten duen apustua berretsiz".
Kimaketak abenduan hasi ziren eta oraindik bukatu ez diren arren, Zumaiako Udalak azaldu du dagoeneko eskuragarri dagoela garbigunean herritar guztientzat kimaketaren ondorioz pilatu den egurra. Honen inguruko argibide gehiago garbigunean bertan jaso ahal izango du interesatuta dagoen zumaiar orok.
Horiek horrela, Udalak, egurra behar duten herritar guztiei, hau doan eskuratzeko aukera ematen dio. Era berean, ekimen honen bitartez, udal gobernuak "berrerabilpen bat eman nahi izan dio egurrari, ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko apustu sendoa egiten baitu".
Amaitzeko, Udalak, zumaiarrak animatzen ditu "neurri honen bidez, nahiz eskura dauzkaten beste neurrien bidez, ingurumenaren alde egitera".