Maria eta Joseko ikasleen maila handia mahai teniseko Euskadiko txapelketan

Baleike 2016ko otsailaren 13a

Otsailaren 7an, Euskadiko mahai-tenis txapelketa jokatu zen Irungo Sonia Etxazarreta mahai-tenis teknifikazio zentroan eta bertara gerturatu ziren Maria eta Jose ikastetxeko bi kide, Maite eta Nerea Aizpurua Vaquero ahizpak hain zuzen ere. Maite infantil mailan aritu zen eta Nerea berriz, alebin mailan.

Kontutan izanik pasa den urtarrilaren 30ean Gipuzkoako infantil mailako txapelketa jokatu zela, eta bertan Maitek garaipena lortu zuela, konfiantzaz gainezka joan ziren biak.

Txapelketa hasi bezain pronto, argi geratu zen bi ahizpak, bakoitzak bere kategorian,  garaipenaren lehian buru belarri murgilduko zirela eta horrela izan zen.

Nerea txapeldun izan zen alebin mailan eta Maite, berriz, txapeldunorde infantiletan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide