Seniorretan lehen postuetatik urrun izan dira Zumaiako bi ontziak: Zumaia B 11. izan da, Hondarribia A irabazlearekiko minutu bat eta 14 segundora, eta Zumaia A 12. minutu bat eta 24 segundora. Telmo Deun TKE ligan izango da aurten.
Albiste ona beteranoek eman dute. Beraiek izan dira beraien mailako irabazleak, Getxo, Fortuna, Zarautz eta Ibaialderen aurretik. Astebeteko epean erdiesten duten bigarren garaipena da, pasa den asteburuan Sestaoko jaitsiera irabazi baitzuten.