'No' pelikula txiletarra emango da gaur Paradisu Zineman

Baleike 2016ko otsailaren 14a

Pablo Larrain zinegile txiletarrak ikusleak zur eta lur utzi zituen iragan Berlingo Zinemaldian (eta hilabete batzuk geroago Donostiakoan) El club pelikula gogorrarekin. Bere ibilbidea ez da lan horretara mugatzen eta horren erakusgarri da gaur, 19:00etan, Torreberrin, Paradisu Zinemaren zikloan emango den No.

Nazioartetik jasotako presioaren aurrean, Augusto Pinochet diktadore txiletarrak bere presidente-kargua babesteko erreferendum bat antolatu behar izan zuen 1988an. Oposizioko liderrek René Saavedra publizitate arloko exekutibo gazte eta ausarta konbentzituko dute EZEZKOAREN aldeko kanpainaz ardura dadin. Baliabide oso mugatuak eta polizia despotaren kontrol izugarria izan arren, Saavedrak eta bere taldeak erreferenduma irabazteko eta herrialdea zapalkuntzatik askatzeko plan oso ausarta jarriko dute martxan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide