Zumaiako infantilek Pasai Donibaneko batel estropada irabazi dute

Baleike 2016ko otsailaren 14a

Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatu da gaur Pasai Donibanen. Telmo Deun arraun elkarteko infantil mailako Zumaia A-k eman dute albiste ona, estropada irabazi baitu, Orio A eta Orio Bren aurretik. Estropada bertan, Zumaia B bosgarren izan da. 

Zumaiako arraun elkarteko beste ontziei dagokionez, promesa neskatan, Zumaia A laugarren izan da eta Zumaia B hamargarren. Kadetetan, A ontzia 13. izan da, C ontzia 17. eta B ontzia 19. Neska absolutoetan, hirugarren egin du Zumaiak. Jubenil mutiletan, bosgarren egin dute zumaiarrek.

Neskatan, bai haurretan eta baita jubeniletan ere, Zumaiak batel mixtoa atera du, baina hauen denborak ez dira kontutan hartzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide