2003-2007 legealdian Zumaiako alkate izan zen eta gaur egun Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea. 48 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Zumaiako Uri Erakundean 1996an alderdikidetua, GBBko burukidea da eta baita Antzuolako zinegotzia ere. Gasteizko Legebiltzarreko kidea ere izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietara salto egin aurretik.