Kimaketa baino zerbait gehiago

Baleike 2016ko ots. 15a, 21:48

Artadin, elizaren aurrean dagoen zuhaitzari egindako kimaketa salatu du Aitor Leizak, Zumaiako Natur Taldeko kideak. "Zumaiako zuhaitz mota honen ale zaharrenari, eta agian Gipuzkoako zaharrena denari egin dioten kimaketak ez dauka izenik", azaldu du.

Gleditsia triacanthos motako zuhaitza da, hiru arantzadun akazia. Estatu Batuetako hego-ekialdean du jatorria eta Mississippi ibaiaren bailaran aurki daiteke. 

Artadiko plazan, elizaren aurrean dagoen zuhaitz honek beste tratu bat merezi zuela dio Leizak. "Kimaketa hau oso gogorra da eta zuhaitz itxura galdu du. Zuhaitz honek dituen arantzak oso handiak dira oso arriskutsuak. Hauek moztu egiten ziren altuera minimo bateraino. Orain, berriz, zer egin behar da?".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide