Correscales 2016k Movistarreko beharginen greba mugagabean du jatorria. Lanuzteek 74 egun iraun zuten, eta, geroztik, lan baldintzak zertxobait hobetu badira ere, prekaritatea "eguneroko zama" da oraindik ehunka langilerentzat. Protesta horri lekukoa hartuta, prekaritatea salatzeko 800 kilometroko Correscales lasterketa egingo dute 80 korrikalarik Bilbo eta Bartzelona artean, otsailaren 18tik 22ra. 80 korrikalari ariko dira erreleboka, 800 kilometroak osatu arte. Hamar kilometro egingo ditu korrikalari bakoitzak.
EH Bilduk bat egingo du ekimenarekin
Zumaiatik ostiral honetan igaroko da, goizaldean, 06:00etan hain zuzen. Bertara azaltzeko gonbitea eta deia egin dute antolatzaileek, eta EH Bilduk ere bat egin du eskaera horrekin, alderditik azaldu dutenez.
Ekimena diruz laguntzeko aukera ere badago, web gune honen bitartez.