Usurbildik Zumaiara arteko bizikleta irteera antolatu du Sastrakasek iganderako

Baleike 2016ko otsailaren 17a

Sastrakas taldeko txirrindulariak. Argazkia: Xirula.

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak beste irteera bat antolatu du igande honetarako. Zumaiatik trenean Usurbilera joango dira eta handik abiatuta egingo dute ondorengo bidea: Usurbil-Irizazi-Ardantza-Andazarrate-Antzuruzelai-Udaneta-Elkano-Meagas-Zumaia.

45 kilometroko bidea izango da. Txirrindulariak goizeko 7:45ean geratuko dira tren geltokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide