Alicanteko espetxera martxa egingo dute Zumaiarrek larunbatean

Zumaiako Ezker Abertzalea 2016ko otsailaren 17a

Ezker Abertzalea Abian hausnarketa eta eztabaida prozesua garatzen ari da azken hilabeteotan. Prozesu horren baitan, euskal preso politikoek eztabaidan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu eta beraien etxeratzea eskatzeko, espetxe guztietara martxak deitu ditu larunbat honetarako Ezker Abertzaleak, Euskal Herriko herri guztietatik abiatuta. Urola kostako herrien kasuan, Alicanteko espetxera joango dira, bertan dagoen Patxi Uranga Orioko preso politikoari elkartasuna adieraztera.

Zumaiatik ere izango da martxa horretara joateko aukera. Autobusa larunbatean goizeko 01:00ean irtengo da Kabi aurretik, eta 22:00 inguruan helduko da berriz Zumaiara. Autobuserako izena Inpernupen eman daiteke, eta norbaitek ezin badu joan baina martxa diruz lagundu nahi badu, Inpernupen aurkituko ditu borondatea emateko bono-laguntzak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide