Voltaia taldeak bi kontzertu emango ditu asteburuan

Baleike 2016ko otsailaren 17a

Medusa izeneko diskoa atera zuenetik kontzertuak eman eta eman dabil Voltaia hirukotea. Asteburu honetan bi kontzertu emango ditu: ostiralean Zarautzen eta larunbatean Trintxerpen.

Ostiralean Zarauzko Arrano tabernan joko du Zumaiako rock taldeak, 23:00etatik aurrera, Zarauzko Hilkar taldearekin batera.

Larunbatean, berriz, Trintxerpen joko dute, Mogambo rock klub mitikoan, Fuzz'n'Roll Animal Night izena duen kontzertuan. Voltaiaz gain, Burun danga, Luma eta Dingos & Flamingos taldeek joko dute. Azken honek, Bilbao sin city diskoa aurkeztuko du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide