Zumaiako Ernaik bat egiten du kontzentrazioarekin

Baleike 2016ko otsailaren 17a

Eskubide Sozialen Kartak kontzentrazioa deitu du asteazken goizaldean hildako etxegabearen harira eta herriko beste talde eta eragileei dei egin die bertan parte har dezaten. Zumaiako Ernai izan da bat egiten lehena.

Gazte mugimenduak irakurketa hau egin du:

Gaur goizaldeko gertakarien harira, Zumaiako Eskubideen Kartak egindako elkarretaratze deialdira batzen gara.

Ezer ez da kasualitatea. Kapitalismoak egunero hiltzen gaitu, egunero erailtzen gaitu. Hainbatetan, zoritxarrez, literalki.

Sistema honen (i)logikan batzuek ez dute lekurik, ez dugu lekurik. Milaka etxe huts dauden bitartean, batzuek euroak milioika pilatzen dituzten banketxeen ataritan lo egitera kondenatuak. Prekarietatearen muturrik gordinena, baina ez aurpegi bakarra, esan bezala, egunero kolpatzen baikaitu bere biziraupenerako ezinbesteko gaituen sistema berak.

Guztiok bizitza duina izan dezagun, bagoaz!

Bihar, otsailak 18, 19.30ean Magnolioan ikusiko gara!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide