'Ametsen liburua' aurkeztuko dute bihar Alondegian

Baleike 2016ko otsailaren 18a

Laurehundik gora preso eta erbesteraturen ametsak eta berrogeitik gora euskal artista ezagunenetakoen obra biltzen dituen Ametsen liburua argitalpena aurkeztuko dute bihar, ostirala, 19:00etan, Alondegian.

Aurkezpen ekitaldian Jokin Urain, preso ohia eta liburuaren koordinatzailea, eta Patxi Aristi preso ohi zumaiarra izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide