Atzo hildako gizonezkoa Azpeitiko bizilaguna zen

Baleike 2016ko otsailaren 18a

[EGUNERATUTAKO TESTUA] Atzo goizaldean hildako ustezko etxegabea Azpeitiko bizilagun bat zen. Haren heriotzaren harira kontzentrazioa deitu zen, baina bertan behera geratu da.

Atzo gauean Twitter bidez baieztatuko zuen Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak zenduaren jatorria. Bertan dioenez, "arazo handia medio" desagertu omen zen bere etxetik.

Gizonezkoak 62 urte zituen La Caixaren bulego aurrean zendu zenean. Diario Vasco egunkariaren arabera, ondoez baten ondorioz hil zen eta hotzarengatik hil izana baztertu da.

Gizonezko honen heriotzaren harira, Eskubide Sozialen Kartak kontzentrazioa deitu zuen, baina zenduaren egoeraren berri jakin eta berehala bertan behera geratu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide