Zozkatu ditugu ostiraleko antzezlanerako sarrerak

Baleike 2016ko otsailaren 18a

Ostiral honetan, 22:00etan, Zergatik, Jamil? izeneko antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketa honetako saridunak honakoak dituzue: Peru Fernandez Arroiabe, Itziar Uranga eta Mendi Gorostiaga Mendizabal. Zorionak sarituei eta eskerrik asko denoi zozketan parte hartzeagatik. Saridunek aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain.

Zorterik izan ez duzuenok, gogoan izan sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Aita Mari lagun izanda edo Gazte Txartela edukita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide