Azken aldian sona handia eman zaie gaixotasun arraroak pairatzen dituzten pertsonei eta horri aurre egiteko gauzatzen dituzten borrokei. FEDER (Gaixotasun arraroen Espainiako federazioa) erakundeko kideen esanetan, edozeinek erasan dezake gaixotasun hauetako bat. 100 pertsonetatik 7k du gaixotasun hauetako bat. Espainiako kasuan, hiru milioi pertsonek dute gaixotasun hauetako bat. Erakunde honen bitartez, gaixoen eta beraien senitartekoen bizi kalitatea eta itxaropena hobetzen saiatzen gara".
Gizateriaren gutxiengo bati eragiten dion gaixotasuna ezagutzen da arraro bezala. "Uste da 5.000-7.000 gaixotasun arraro inguru daudela. Pazienteei beraien gaitasunetan du eragina: fisikoan, burukoan, zentzuetan eta jarreran. Gaixotasun hauetatik gehientsuenak kronikoak eta endekapenezkoak dira".
Honen guztiaren berri ematen da, panelen bidez, Alondegian zabaldutako erakusketan. Informazio gehiago aurkitu dezakezue (gazteleraz) web gune honetan.