Ekitaldia gaur arratsaldean egin da Alondegian. Astindu dantza taldeak irabazi du mozorro onenaren herritarren saria taldeka eta 'Kazatxoizos'-ek banaka edo binakakoa. Taldeka 120 euroko sari jaso dute eta banaka edo binakakoan 80 eurokoa. Bi hauek izan ziren boto gehien jaso zituztenak www.baleike.eus web gunean egindako bozketan.