Jon Urain preso ohi eta argitalpen honen koordinatzailea eta Patxi Aristi preso ohi zumaiarra izan dira liburua aurkezten. Patxi berak hasi du aurkezpen ekitaldia. Gogoratu duenez, Jokin eta bera ez ziren ezagutzen espetxean zeudenean, "baina kanpoan oso erraza izan da lagun bihurtzea".
Espetxean dauden edo egon direnen ametsak jasotzen dira liburu honetan. "Gauza askoen inguruan egin dugu amets; kanpoko gauzez, baina baita barrura eraman gaituen gauzez ere amestu dugu. Amets intimoagoak ere izan ditugu. Idatzi bat egiteko eskatu zidaten, baina jakinda gutun horiek zenbat eskutatik pasatzen ziren, ez nuen nahi nire ahuleziak hainbeste eskutatik pasatzea eta ez idaztea erabaki nuen. Espetxetik atera nintzenenean, testua idaztea proposatu zidaten, baina... kanpoan egonda, tranpa iruditu zitzaidan".
Une batean hunkitu ere egin da Patxi eta hitz egitea kostatu zaio: "Nire ametsak izan ditut. Ikernerekin batera bi amets gauzatu ditut eta izugarria izan da. Denon ametsak antzerakoak dira, baina... sentimenduei buruz hitz egitea kostatu egiten zaigu".
Liburua bertan egon da salgai, baina hemen ere erosi daiteke.