Santelmotako Gazte Eguneko kamisetarako proposamenak jasoko ditu Katxapero konpartsak

Baleike 2016ko otsailaren 19a

Santelmo jaietan egingo den Gazte Eguneko kamisetaren lema eta logoa proposatzeko, Katxapero Gazte Konpartsak kutxa txiki batzuk jarri ditu herriko zenbait tabernetan.

Ideiarik izanez gero, urdin koloreko kutxa hauetan eman ditzakezue zuen proposamenak. Gogoratu aurtengo San Telmo jaiak apirilaren 1etik 10era bitartean ospatuko direla.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide