Hiru zumaiar 18 urte azpikoen Euskadiko Futbol Selekzioan

Baleike 2016ko otsailaren 22a

Pasa den astebukaeran 18 urte azpiko Euskadiko Futbol Selekzioak Erandion jokatu du Espainiako txapelketako finalerako sailkatze fasea. Euskadiko selekzioarekin Unai Agirre, Marcos Calderon eta Peru Nolaskoain zumaiarrak parte hartu dute, bi partidatan hasierako hamaikakoan jokatuz.

Ostiralean, Asturiasen aurka 4-2 gailendu ziren eta igandean, berriz, Melillaren aurka 4-0. Hurrengo hilabeteotan jokatuko den finalean Andaluzia, Madrid eta Valentziaren aurka lehiatu beharko dute.

Unai Agirre (Real Sociedad), Marcos Calderon (S.D. Eibar) eta Peru Nolaskoain (Athletic de Bilbao) Zumaiako Futbol Taldean hasi zuten beraien kirol ibilbidea. Urtarrileko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genituen hirurak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide