Alegian jokatu zen Gipuzkoari zegokion finala. Irabazleak Zizurkileko Pello Garin eta Jon Ormazabal izan ziren. Maulera sailkatutako 32 bikoteen izenak ere jakin ziren eta bertan izango dira Zumaiako bi bikote: Iraitz Mugika eta Urtzi Larrañaga, eta Josu Garate eta Juan Joxe Irigoien.