Gipuzkoako Neguko Txapelketa jokatuko zuten piraguistek larunbatean Urolaren itsasadarrean, denboraldiko lehen hitzordu garrantzitsua. Itxas-Gainek hirugarren postua lortu zuen kluben sailkapenean, Irungo Santiagotarrak eta Donostia Kayaken atzetik. Zumaiarren artean, Imanol Barruetabeñak eta Amaia Ortizek lortu zuten emaitzarik onena.
Barruetabeña bigarren izan zen 23 urtez azpikoen estropadan, Donostiako Ion Carballoren atzetik. Barruetabeñaren atzetik sartu diren Itxas-Gaineko beste bi piraguista: Martin Egaña hirugarren postuan eta Unai Gereka laugarrenean. Amaia Ortiz ere bigarren izan zen junior mailako estropadan, Santiagotarrakeko Tania Prolen atzetik. Estropada berean Elene Carmona zazpigarren izan zen. Junior mailan, Mikel Casquero 9. izan zen eta Felix Uranga 12; eta kadete mailan, Imanol Txapartegi 9. eta Unai Casquero 14. Bernardo Flores hirugarren izan zen beteranoen mailan.
Senior mailan, Xabier Ruiz (Donostia) eta Amaia Osaba (Iruñea) izan ziren irabazleak.
Hemen sailkapenak: Gipuzkoako Neguko Txapelketa