Bilbon hilabetez gaztelania erabili gabe bizitzea zer den kontatuko du Lutxo Egiak

Baleike 2016ko otsailaren 23a

Lutxo Egia.

Euskara, bestela ez gara zikloko bigarren saioa egingo da bihar, asteazkena, Oxford aretoan (18:30ean). Lutxo Egia idazlea izango da hizlaria, eta iazko udan egindako performance edo ariketa berezi baten berri emango du: Bilbon hilabetez gaztelania erabili gabe bizitzen saiatzea.

Bizipenak Transitoak izeneko blogean bildu zituen, eta asteazkeneko solasaldian azalduko ditu. Aurrez, Bilbon euskaraz bizitzea zer izan daitekeen irudikatzeko, Hamaika telebistako Ertzak programako atal bat eskainiko dute: “Euskaraz badakigu, zergatik ez gara euskaraz bizi?”. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Joan den astean hasi zen Euskara, bestela ez gara zikloa, Xamarrek aurkeztutako Euskara Jendea izeneko dokumental sortaren azken atalarekin. Geure kultura eta historia ezagutzearen eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta euskarak izugarri laguntzen duela eginkizun horretan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide