'45 años' pelikula emango da bihar zine forumean

Baleike 2016ko otsailaren 24a

Ostarrena zine klubak antolatzen duen zine forum saioan, 45 años izeneko pelikula emango da bihar, osteguna, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Andrew High zuzendariaren lan honek bi aktore beteranoren lanaz aberasten da. 

Charlotte Ramping eta Tom Courtenay dira protagonistak. Lehena emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatuta dago. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide