Otsailaren hasieran hil zen Igor Zendoia, Aek-ko irakaslea, euskalzalea eta musikazale porrokatua. Herriko zenbait taldek bere omenezko kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Luntxa ere izango da. Maite zuen musikarekin gogoratuko dute Igor herriko taldeek.