Azokan parte hartuko duten establezimenduak D'Ana ile-apaindegia, Oskarbi, Goffi, Spot, Kulunka, Ipotxak, Piratetxea, Marisa oinetakoak, Arruti eta Hirueme izango dira. Ile-apaindegi batek beraien produktuak ere ekarriko dituela adierazi dute antolatzaileek.
Larunbat goizean 10 euroko balioa duten baleak banatuko dira herrian zehar, larunbatean edo igandean Merke Azokan gastatzeko. Arratsaldean (17:30-19:30), eguraldiaren arabera beti ere, Melissa and the Jacks taldearen kontzertua izango da. Igande goizean, berriz, haurrentzako festa izango da.