Ikastetxetako haurrak hitanoa lantzen aritu dira

Baleike 2016ko otsailaren 29a

Euskararen irakaskuntzaren baitan, hitanoari ere tartea egin zaio. Horren erakusgarri dira herriko zenbait eraikinetan jarritako kartel txikiak.

Udaleko Euskara Zerbitzutik adierazi denez, 6. mailako haurrek egiten duten ekintza da kartel jartze hori. "LH5etik DBH4ra bitartean hitanoa lantzeko bi unitate lantzen dituzte ikasturte bakoitzean. LH5 eta LH6an, hitanoaren sozializazioa lantzen dute eta herrira zabaltzen dute. LH5ekoak eskola barruan egiten dute eta LH6koak herrira ateratzen dira udalaren hainbat eraikinetan horrelakoak itsastera".

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide