Bilera hau deitu dutenak honako idatzia bidali dute:
"EAJko Udal Gobernuak, egun batetik bestera eta inorekin konpartitu gabe, herriko eremu publiko guztietan jartzen diren kartel eta pankarta guztiak kentzeko erabakia hartu du, edozein delarik horien eduki, mezu, jatorri edota helburua.
Aldarrikapen sozial, kultural eta politikoak zikinkeriarekin lotzea oso kezkagarria da. Kalearen erabilera, guztiona den espazioa bakarra, ezin da herritarron parte-hartzerik gabe arautu, eta are gutxiago, kasu honetan bezala, debekuaren bidetik.
Oso erabaki gogorra da alkateak hartutakoa eta zumaiar guztion adierazpen eskubideari zuzenean eragiten dionez, horretaz hitz egiteko bilkura irekia antolatu dugu hainbat herritarrek: martxoak 3, osteguna, Beheko Plazako Odieta frontoian arratseko 6etan. Herritar, talde eta elkarte guztiak gonbidatuta daude".