'Eskutitzak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2016ko otsailaren 29a

Ostiral honetan, martxoaren 4an, 22:00etan, Eskutitzak izeneko antzezlana aurkeztuko da Aita Mari zinean. Azpeitia-Azkoitia inguruko familia-historia batean oinarritutako antzezlana da eta Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Izenak asteazken eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Zuzendaria: Izaskun Arandia.

Aktoreak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Martxelo Rubio, Olatz Beobide, Aiora Sedano, Iosu Florentino.

Azkoitia,1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerrra Zibila lehertuko da.

Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?

Obra honen berezitasuna, istorioaren erakargarritasunaz gain, zinea antzerkian barneratzen dela da. Antzezlaneko hainbat eszena aurrez grabatutakoak dira eta istorioaren narratiban integratzen dira proiekzioen bidez, emaitza original eta magiko bat lortuz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide