Saridunak honakoak dira: Isaak Aranberri Agirre, Mikel Urkidi Ostolaza eta Lourdes Manterola Antia. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Zorionak hiruroi eta besteoi eskerrik asko zozketan parte hartzeagatik. Gogoratu sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin eta Aita Mari lagun izanda.
Eskutitzak
Zuzendaria: Izaskun Arandia.
Aktoreak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Martxelo Rubio, Olatz Beobide, Aiora Sedano, Iosu Florentino.
Azkoitia,1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerrra Zibila lehertuko da.
Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?
Obra honen berezitasuna, istorioaren erakargarritasunaz gain, zinea antzerkian barneratzen dela da. Antzezlaneko hainbat eszena aurrez grabatutakoak dira eta istorioaren narratiban integratzen dira proiekzioen bidez, emaitza original eta magiko bat lortuz.