'Brooklyn' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2016ko martxoaren 2a

Asteburu honetan Brooklyn pelikula irlandarra emango da Aita Mari zinean. Colm Toibin idazlearen eleberri batean oinarritzen da. Ohiko ordutegian emango da: larunbatean 19:30 y 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zuzendaria: John Crowley. Aktoreak: Saoirse Ronan, Emory Cohen, Domhnall Gleeson, Julie Walters, Jim Broadbent. Herrialdea: Irlanda. Urtea: 2015. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Drama.

Aurreko mendearen 50eko hamarkadan dago girotuta emigrazio irlandarri buruzko Brooklyn film hau. Ellis Lacey neska gazteak, Irlanda utzi, eta New Yorkera eginen du. Han, maitemindu egingo da, baina, egun batean, etxean arazo bat dagoela esango diote, eta zalantza sortuko zaio: etxera bueltatu edo herrialde berrian geratu, horixe aukeratu beharko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide