Igandeko 'Magia lapurra' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2016ko martxoaren 2a

Igandean (12:00etan) Aita Mari aretoan egingo den Magia lapurra haurrentzako antzezlanerako Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu.

Sinopsia:

Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia.

Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona. Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra.

Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko. Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean.

Magia eta sorpresaz betetako antzelana.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide