Horrez gain, Futbol Eskolan alebin mailako nesken taldea 25 neskek osatzen dute eta benjamin mailan neskak eta mutilak elkarrekin aritzen dira. Hau da, 100 emakumek baino gehiagok futbolean jokatzen dute astero Zumaiako Futbol Taldean.
Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordearen helburu nagusietataiko bat futbolean berdintasuna sustatzea da. Horren adierazle, talde guztien entrenamentuen eta partiduen ordutegien banaketan eta baita ere asteroko karteldegian berdintasuneko irizpideak jarraitzen dituela.