Zozkatu ditugu 'Magia lapurra' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2016ko martxoaren 4a

Igandean Magia lapurra antzezlana izango da Aita Mari zinean (12:00etan). Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Sarituak hauek dira: Margari Murillo, Ane Zabaleta eta Saioa Irastortza. Zorionak saridunei eta eskerrik asko besteoi zozketan parte hartzeagatik. Gogoratu sarrerak salgai daudela turismo bulegoan.

Sinopsia:

Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia.

Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona. Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra.

Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko. Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean.

Magia eta sorpresaz betetako antzelana.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide