Sevillan hasiko da traineruen San Miguel Liga

Baleike 2016ko martxoaren 4a

TKE liga aurten ere Euskal Herritik kanpo hasiko da. Aurreko urteetan Bartzelonara edo Bordelera eraman dute San Miguel liga hasierako estropada. Aurten Sevillan jokatuko da, Guadalquivir ibaian, eta bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua.

Híspaliseko hiriburua izango da ekainaren 19an IV. Euskadi Basque Country Banderari jokatuko den tokia. Estropada hau Traineruen Kluben Elkarteari (ACT) eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren akordioaren bitartez gauzatu da. Traineruen bidez Euskadiko sustapen turistikoa garatzeko du helburu estropada honek eta aurreko urteetan Bartzelonan eta Malagan egin den antzera, ekainaren 19ko astean zehar, hainbat egitarau antolatuko dira Sevilla hirian, egitarau nagusia ekainaren 19an 12.00etatik aurrera jarraitu ahal izango den San Miguel Ligaren hasiera izanik.

Honen inguruko informazio gehiago hemen duzue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide