Asteazkenean, Garabide elkartearen Beltzean mintzo dokumentala

Baleike 2016ko martxoaren 7a

Laugarren eta azken saiora iritsi da Zumaiako Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Euskara, bestela ez gara zikloa, eta Beltzean mintzo dokumentala emango dute asteazkenean, martxoaren 9an. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta han izango da Garabide elkarteko koordinatzailea, Txema Abarrategi, jendearekin solasean aritzeko prest.

Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan? Zazpi hizkuntza komunitateko 14 pertsonak euskararen herriari buruzko gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beren hizkuntzaren egoeraz eta euskaratik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide