Haurren eta helduen danborradek ez dute entsegurik izango ostiralean

Baleike 2016ko martxoaren 7a

Ostiral honeta hasi eta igande eguerdira bitartean Zumbrass metal topaketak izango dira. Horren baitan, ostiralean, kontzertua izango da komentuan. Ondorioz, egun horretarako programatuta zeuden santelmoetako haurren eta helduen danborradaren entseguak bertan behera geratuko dira. 

Larunbaterako programatutako entseguak bere horretan mantenduko dira. Helduena 15:00etan izango da eta haurrena 16:00etan.

Bestalde, helduen danborradan batzuk bildu badira ere jende gehiago behar da. Beraz, 18 urtetik gorako pertsona guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. "Entsegu gutxi falta badira ere denon artean esfortzu txikia egingo dugu abestiak ahalik eta ondoen ikas dezaten. Zalantzan bazaude, animatu eta parte hartu! Zure zain izango gaituzue, ostiraletan 22:00etan eta larunbatetan 15:00etan, bietan, komentuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide