Zumaiako pilotari gazteek txapelak irabazi dituzte asteburu honetan, Mutrikun eta Miarritzen

Baleike 2016ko martxoaren 8a

Zumaiako kirol elkarteko zesta punta eskolako pilotari gazteek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan jokatutako partidatan. 

Ostiralean Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalak jokatu ziren Mutrikuko Miruiaitz pilotalekuan, kadete eta jubenil mailan. Zumaiako Eduardo Aguirrek eta Julen Lopezek osatutako bikoteak Markinako Kepa eta Daneli 30-19 emaitzarekin irabazi zion. Ondorioz, kadete mailako txapelak erdietsi dituzte.

Larunbatean, Miarritzeko Plaza Berri frontoian Euskal Herriko txapelketak jokatu ziren. Benjamin A mailan, Zumaiako Gonzalo Aguirre-Ekaitz Galarraga bikoteak 25-23 emaitzarekin irabazi zion Bidarteko Kosta klubeko Andoni Echegaray eta Jon Echegaray pilotariek osatutako bikoteari.

Alebin B mailan, Ander Uretak eta Julen Mugerzak 35-33 emaitza berdindu batekin irabazi zuten beren partida. Kasu honetan ere Kosta klubeko bikote bat izan zuten aurkari, Benjamin Fort eta The Preuih-ek osatutakoa.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide