Espainiako gizonik indartsuena, martxoko Baleike aldizkarian

Baleike 2016ko martxoaren 10a

Harrijasotzailea izanagatik da ezaguna Jose Manuel Agirre Endañeta. Baina, ba al zenekiten Espainiako gizon indartsuenaren titulua eskuratu zuela? 1969. urtean izan zen, Madrilen. Bere bizitza jaso dugu martxoko Baleike aldizkarian. 

Horrez hain, azken paolzainei buruzko erreportajea ere jasotzen da aldizkarian. Herritik kanpo lan bila joan direnen txokoan, Saioa Camarzana kazetaria elkarrizketatu dugu. 20 urtez Zumaian ONCEko kupoia saltzen egon den Julia Junquerarekin ere hizketan izan gara.

Hori guztia eta gehiago martxoko aldizkarian. Bazkideak zuen etxeetan jasotzen ariko zarete dagoeneko. Bihartik aurrera ohiko saltokietan ere aurkituko duzue euro batean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide