Realak Vigoko Celtaren aurka jokatuko du gaur, 18:15etik aurrera, Galiziako hirian. Zumaiako Algorri taldeko kideak bertan egongo dira talde donostiarrari bultzada ematera. 30 bat lagun abiatu ziren atzo Zumaiatik eta bihar itzuliko dira, gaua Vigon igaro ondoren.