Irekiera ekitaldia Itziarko Salegi jatetxean egin da gaur goizean eta bertan izan dira, besteak beste, Nicolaus Zouros Europako Geoparkeen Sareko koordinatzailea; Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua; Pedro Bengoetxea, Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidente eta Debako alkatea; Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; eta Margarete Patzak, UNESCOren Munduko Geoparkeen Idazkaritzako ordezkaria.
Batzarra larunbatera bitartean egingo da eta bilerez gain, irteera batzuk ere egingo dira.