Zumaiako Bira egingo da igandean, Inda-Mendik antolatuta

Baleike 2016ko martxoaren 18a

Igande honetan, Erramu igandea, Martxoak 20, eta urteroko ohiturari jarraituz, Zumaiako Bira egingo dugu. Irteera goizeko 9:00etan izango da Beheko plazatik. Oraingoan ez da izena eman beharrik, nahikoa da bertan azaltzea. 

Santelmotan sartzekotan garela-eta, Inda-Mendi bazkunak bere kide guztiei ohartarazten die apirilaren amaierara arte ez dela beste irteerarik egingo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide