Bost hilabeteko lanaren ondoren, prest daukagu Zumaiako Gida. Paperezko gidaren 4.500 ale etxez etxe banatzen hasi gara gaur bertan, eta gidaren bertsio digitala ere erabilgarri dago webgunean (ordenagailuan zein mugikorretan) eta Baleikeren aplikazio berrian. Goienarekin elkarlanean landutako proiektu berria da Zumaiako Gida.
Negozio, elkarte eta erakundeetako telefonoez gain, informazio praktikoa ere badakar gidaren paperezko bertsioak: itsas mareak, ilargiaren eta eguzkiaren informazioa, garraio publikoaren ordutegiak eta guardiako farmazien ordutegiak.
Interneteko bertsio osatua
Zumaiako Gidak badu Interneteko bertsioa ere. Baleike.eus-en sarbide bat baino aurkituko duzue: eskuineko zutabean goian, leiho zabal bat bilatzaile eta guzti; zerbitzuen menuan; eta behealdean, atal guztiak eta txandaka agertuko diren negozio eta produktuekin. Iragarle bakoitzak bere orrialde propioa du. Oinarrizko datuekin batera, bere eskaintzaren deskribapena, argazki galeria, web edo sare sozialetarako loturak, geolokalizazioa eta bideoak erakusteko aukera du iragarleak.
Gainera, mugikorretarako egokitutako bertsioan, zuzenean telefonora deitzeko aukera eta mapan ibilbidea kalkulatzeko aukera ere eskaintzen ditu. Eta hori gutxi ez balitz, Baleike aplikazio berrian ere tarte berezia du Zumaiako Gidak.
200 iragarle
Baleikek Zumaiako Gida argitaratzen duen lehen urtea izanik ere, iragarleen erantzuna ezin hobea izan da. Aurten 200 bat izan dira zerbitzua kontratatu dutenak, eta dudarik ez daukagu hurrengo urteotan gero eta gehiago izango direla. 2016ko gida osatzeko lanak amaitu berri ditugun arren, laster hasiko gara hurrengoa prestatzen, hobea eta osatuagoa izan dadin. Gidan agertzeko interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan gida@baleike.eus helbide elektronikoan, edo deitu 943861545 telefono zenbakira.

