Mendaro parean gertatutako istripu bat ari da trafikoa oztopatzen A8an Bilboko noranzkoan, eta dagoeneko Arroaraino iritsi dira auto ilarak. trafikoa N634tik desbideratu dute Itziarren, baina hor ere ataskoa sortu da Deba aldera. Une honetan, Bilbora joateko aukera onena da Azkoititik joatea Elgoibar aldera eta han sartzea A8an.